Ahinitze Errasti Etxeberria
Arkitektoa, unibertsitate irakaslea eta pedagogian doktoregaia, nondik Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza bazkide-sortzailea eta hezkuntza proiektuen zuzendaria da.
2011ean bukatu zituen Arkitektura ikasketak Bartzelonako Universitat Politècnica de Catalunyan. Ikasketak lan-praktikekin konbinatu ondoren, ETSAB-eko Proiektu Arkitektonikoen Departamentuan aritu zen irakasle laguntzaile bezala Karrera Amaierako Proiektua garatzen zuen bitartean. Adimen Emozionalaren bitartez, haur-hezkuntzarako espazioak eta adinekoentzako etxebizitzak garatu zituen, eta XII Bienal Española de Arquitectura y Urbanismo saria eskuratu zuen Muestra PFC alorrean.
2012ko urtarrilean, Rotterdam hiriko STAR Strategies+Architecture estudioan lan egiteko Argo beka eskuratu zuen. Nazioarteko hainbat lehiaketatan parte hartu ondoren, SVESMI enpresan hasi zen lanean Mosku hiriko liburutegi sistemaren berrikuntza proiektuan.
2014-2016 bitartean, berriz, Alemaniako Tübingengo Unibertsitatearentzako Geologia eta Ingurumen Ikerketa Zentro berriaren diseinu-taldearen gidaritzan aritu zen KAAN Architecten nazioarteko estudioan.
Arkitektura eta hezkuntza lotzeko interesak, ostera, irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterra gauzatzera eraman zuen 2015-2016 ikasturtean, eta arkitekturaren bidez DBHko ikasleekin matematikak lantzeko proiektua gauzatu zuen master amaierako lan modura.Gaur egun, EHUko Hezkuntza: Eskola, Hizkuntza eta Gizartea doktorego programaren barruan, abian du espazioaren eta pedagogiaren arteko erlazioauztartzen dituen ikerketa tesia. Aldi berean, nondik estudioaren zuzendaritza irakaskuntzarekin konbinatzen du Deustuko Unibertsitatean.