Lankide bila gabiltza!
Arkitektura edo barne-diseinu ikasketak burutu badituzu, eta hezkuntza-espazioen diseinu prozesuan modu aktiboan murgiltzeko gogoa baduzu, bidali iezaiguzu kurrikuluma eta portfolioa info@nondik-lab.com helbidera irailaren 30a baino lehen. Zure zain gaude!
Web-orri berria
Oraindik proiektu batzuen informazioa eguneratu eta osatu beharko dugun arren, dagoeneko ikusgai duzue NONDIK-en web-gune berria. Ongi etorri!
E3 proiektua hastera doa! | ¡Comienza el Proyecto E3!
E3 proiektua hastera doa! Dagoeneko definitu da E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektuaren edizio berri honetan parte hartuko duten eskola eta diziplina ezberdinetako profesional taldea. Leioako Betiko Ikastolan eta Gasteizko Egibide eskolako Jesús Obreroko kanpusean garatuko da proiektua, Bigarren Hezkuntzako ikasleen parte-hartzearekin. Batean, bi eraikinen artean dagoen patio estalia izango dugu aztergai, eta bestean, ikasgela eta ...