E3 Ezina Ekinez Egiteko Proiektua

“Elkarbizitza eta Jolasa” tailerra E3 Proiektuaren baitan | Taller “Convivencia y Juego” dentro del proyecto E3

Nola ahalbidetu ikasleek nola egon, nola jolastu eta nola elkarbizi nahi duten aukeratzea ikastetxeko kanpo espazioak erabiltzen dituztenean? Nola landu aisialdiari lotutako ikaskuntza espazioak sortuko dituzten dinamikak?

¿Cómo conseguir que los alumnos puedan elegir libremente cómo estar, cómo jugar y en definitiva cómo convivir en el patio? ¿Cómo introducir nuevas dinámicas para generar espacios de aprendizaje vinculados al ocio?

E3 “Ezina Ekinez Egiteko” proiektuaren baitan, ikastetxeko patioa lantzeko tailer bat egin genuen 3.-, 4.-, 5.- eta 6.mailako ikasleekin. Eskolako kanpo eremuak aztertzeari ekin genion hezkidetza eta espazioaren erabileraren inguruan hausnartuz eta ikastetxeko kanpo espazioek dituzten beharrak identifikatuz.

A través del Proyecto E3 “Ezina Ekinez Egiteko Proiektua” realizamos un taller con los alumnos de 3º, 4º, 5º y 6º de Primaria para trabajar el espacio de recreo de su colegio. Empezamos analizando el uso actual de los espacios exteriores del centro escolar para reflexionar acerca de su uso según género e identificar nuevas necesidades.

Generoa eta identitatea ikastetxeko kanpo espazioen erabileran: 5. eta 6.mailako ikasleei atsedenaldian patioko zein leku erabiltzen zuten galdetu zitzaien. Neskek horiz adierazi zuten jolasteko edo egoteko aukeratzen zuten espazioa eta mutilek, berriz, gorriz.

Género e identidad en el uso del patio: se les pidió a los alumnos de 5º y 6º de Primaria que indicaran los espacios donde solían jugar o estar. Las chicas indicaron esos lugares con el color amarillo y los chicos con color rojo.

ELKARBIZITZARAKO TXOKO BERRIAK DISEINATZEN

Patioaren erabilera aztertu eta gero, ondorioztatutako guztia transmititu zitzaien ikasleei: mutilek hartzen dute kanpo-espazioen eremurik handiena eta baloia da agintzen duena. Bitartean, neska gehienak patioaren periferian kokatzen dira, txoko babestuenak bilatuz.

Jarraian, ikasleei eskatu zitzaien patioaren arazoari konponbidea bilatzeko, eta guztiontzat egokiak izango ziren jolasteko eta elkarbizitzeko espazioak sortzeari ekin zioten. Hala, talde txikietan berrerabilitako materialarekin eta kartoizko kutxa ezberdinak lotuz proposamenak eraiki zituzten. Txikiek argi izan zuten: elkarbizitzarako espazioak sortzeko milaka modu daude, sormena da behar den bakarra. Txirristak, koloretako bolaz betetako ontziak, irakurketarako txokoak, etzanda egoteko gune bigunak, landareak, baratzak eta lorategiak, tirolinak, etxetxoak zuhaitzetan eta kobazulo ugari agertu ziren ikasleek egin zituzten maketa gehienetan.

DISEÑANDO NUEVOS RINCONES PARA LA CONVIVENCIA

Tras observar el uso cotidiano del patio escolar, se les trasladó a los alumnos las primeras conclusiones: la mayoría de los chicos se hacen con la totalidad del espacio jugando con el balón, mientras que la mayoría de las chicas ocupan las esquinas y los espacios periféricos.

A continuación, se les pidió a los alumnos buscar una solución a la problemática del uso del patio y comenzaron a proponer espacios para la convivencia que fueran adecuados para todos.

Trabajaron en pequeños grupos y mediante la reutilización de material diverso y uniendo cajas de cartón construyeron sus propuestas. Los pequeños lo tuvieron claro: existen muchísimas formas de generar nuevos espacios de convivencia, sólo hace falta un poco de creatividad.  Toboganes, piscinas de bolas, rincones para la lectura, espacios blandos donde poder tumbarse, mucha vegetación, jardines y huertos, tirolinas, casas en los árboles y cuevas se repitieron en casi todas las maquetas.





 



 



E3 Proiektua | Elkarbizitza eta Jolasa | Juego y Convivencia | LH 3-4-5-6 | Donostia. Urtarrila, 2017