E3 Ezina Ekinez Egiteko Proiektua

Elorrioko Txintxirri Ikastolako espazioak pedagogia aktiboaren zerbitzura | Los espacios de la Ikastola Txintxirri de Elorrio al servicio de la pedagogía activa

Azken hilabete hauetan, E3 Ezina Ekinez Egiteko Proiektuaren bidez, Elorrioko Txintxirri Ikastolako DBHko ikasgelak pedagogia aktiboaren beharretara egokitzeko ikasle eta irakasleekin elkarlanean aritu gara.

Estos últimos meses hemos estado colaborando con alumnos y profesores de Txintxirri Ikastola en Elorrio para adecuar los espacios educativos de la ESO a las necesidades de la pedagogía activa a través del proyecto E3.

2017/18 ikasturtean zehar, ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoen beharrei erantzunaz, Elorrioko Txintxirri ikastolako espazioak pedagogia aktiboaren zerbitzura jartzeko plan gidari bat landuko da. Ikasturte honetan, berriz, lehenengo pausua eman da, DBHko espazioen antolaketa berri bat proposatuz.

Prozesu parte-hartzaile aktibo batekin hasi genuen guztia. LH 6.mailatik hasi eta DBH 3.mailarako ikasleek egunerokotasunean erabiltzen dituzten espazioak eraldatzeko proposamenak landu zituzten maketa eta planoak irudikatuz. Bestalde, espazioa faktore pedagogiko gisa lantzeko oinarri ezberdinak aztertu ondoren, irakasleek ere eraikina behar pedagogikoetara egokitzeko ideia ugari proposatu zituzten. Prozesuaren protagonistek egindako ekarpenetan oinarrituta, ideia-proiektu bat garatu du nondik estudioak, eta pasa den astean aurkeztu zen irakasleen klaustroan zein errektore kontseiluan lehenengo atala. Uda honetan, beraz, eraldaketaren lehenengo pausuak emateko asmoa du ikastolak.

Bitartean, hemen uzten dizkizuegu azken hilabeteetan bizitako prozesuaren hainbat irudi. 

Durante el curso 2017/18, respondiendo a las necesidades planteadas por parte de alumnos, profesores y padres, se desarrollará un plan director para la transformación de los espacios educativos de Txintxirri ikastola poniéndolos a servicio de la pedagogía activa. No obstante, el primer paso se ha dado durante este curso proponiendo una nueva organización de los espacios de ESO.

Todo empezó con el proceso participativo. Los alumnos desarrollaron distintas propuestas a través de maquetas y planos para transformar los espacios que utilizan día a día. Por otro lado, tras analizar los principios para trabajar el espacio como factor pedagógico, los profesores propusieron numerosas ideas con el fin de adecuar el edificio a las actuales necesidades. Basándonos en las aportaciones de los protagonistas de este proceso, nondik ha desarrollado un proyecto de ideas, del cual se presentó la semana pasada la primera parte ante el claustro de profesores y el consejo rector. La ikastola tiene la intención de dar los primeros pasos de esta transformación durante este verano.

Mientras tanto, os dejamos algunas imágenes que ilustran el proceso que hemos vivido. 





 





 





 

Eskerrik asko egindako ekarpen guztiengatik!

¡Muchas gracias por todas vuestras aportaciones!

Proiektuari buruzko informazio gehiago Ikastola aldizkarian: http://aldizkaria.ikastola.eus/node/829

E3 Proiektua | Ikasleak (LH 6, DBH 1, 2 eta 3) eta irakasleak (klaustro osoa) | Elorrio. Maiatza-Ekaina, 2017