E3 Ezina Ekinez Egiteko Proiektua

Eskola espazioak eraldatzeko ideia interesgarriak DBHko ikasleen artean |Ideas interesantes para transformar los espacios escolares entre los alumnos de la ESO

nondik_bl03_03_04

Ikastetxeko sarrera, patioa, ikasgelak, liburutegia eta jangela eraldatzeko ideia interesgarriak proposatu dituzte ikasleek azken asteotan.

Estas últimas semanas los alumnos han propuesto ideas muy interesantes para transformar espacios del colegio como la entrada, el patio, las aulas, la biblioteca o el comedor. 

DBH 1.mailatik hasi eta 4.mailara, Donostiako NJP Ikastetxeko ikasle guztiak aritu dira E3 Proiektuaren baitan elkarlanean. Ezaugarri arkitektoniko eta materialak deskribatuz, talde bakoitzak ikastetxeko eremu bat aztertu behar izan du . Aldi berean, espazio bakoitzak planteatzen dituen arazoak identifikatu dituzte. Elkarlanean, eta ideia guztien artean proposamen bat adostu ondoren, proiektu bat garatu behar izan du talde bakoitzak. Planoetaz gain, collage modura ere irudikatu dituzte espazio ezberdinetan emango diren egoerak, eta, azkenik, proposamena 3Dtan eraiki dute paperezko maketen bidez. Hemen azken saioetako irudi batzuk.

Los alumnos del Colegio NJP de Donosti, desde 1º hasta 4º de la ESO, han estado trabajando en equipo a través del proyecto E3.  Cada grupo ha tenido que analizar una zona específica del colegio y describir las características arquitectónicas y materiales del entorno estudiado. Al mismo tiempo, han identificado los problemas que plantea cada espacio. Mediante el trabajo cooperativo han llegado a generar una única propuesta que cada grupo ha desarrollado como proyecto. Además de los planos, han realizado un collage para expresar la cotidianidad de los nuevos espacios y, por último, han construido la propuesta en 3 dimensiones realizando maquetas de papel. Aquí algunas imágenes de las últimas sesiones.






E3 Proiektua | DBH 1-2-3-4 | Donostia. Martxoa, 2017