E3 Proiektua Duranako Ikasbidea Ikastolan | El Proyecto E3 en Ikasbidea Ikastola de Durana

Abian da E3 “Ezina Ekinez Egiteko” proiektuaren bidez patioa eraldatzeko diseinu-prozesua Duranako Ikasbidea IPI Ikastolan.

Ya está en marcha el proceso de diseño para transformar el patio de la Ikastola Ikasbidea IPI de Durana a través del proyecto E3 “Ezina Ekinez Egiteko proiektua”.

2017ko azaroan irakasleekin ekin zitzaion lan-prozesuari. Ikastolako patioa ere ingurune hezitzaile bihurtze aldera, egungo espazioetako arazoak identifikatzen, ideia ederrak proposatzen eta egoera berriak irudikatzen aritu ziren Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora bitarteko irakasleak. Modu berean, LH 5. mailatik hasi eta Batxilergora bitartean, ikasleak ere 5 astez aritu dira ikastolako patioa eraldatzeko proposamenak diseinatzen. Erabiltzaileen ekarpenetan oinarrituta, ideia-proiektua garatzen ari gara orain, baina bitartean, irakasleekin egindako sorkuntza saioaren irudi batzuk ekarri ditugu blogera.

El proceso de trabajo se inició con los profesores en noviembre de 2017. Con el objetivo de convertir el patio en un entorno educativo, los profesores de todas las etapas, desde Educación Infantil a Bachillerato, identificaron algunos de los problemas de los espacios actuales, propusieron ideas interesantes e imaginaron nuevos escenarios de juego. Del mismo modo, durante 5 semanas estuvimos con los alumnos (desde 5º de Primaria a 1º de Bachillerato) diseñando propuestas para transformar el patio. En base a las aportaciones de los usuarios, actualmente estamos desarrollando el proyecto de ideas, pero mientras tanto, hemos traído al blog algunas imágenes de la sesión realizada con el profesorado.

E3 Proiektua | Irakasleak (HH-Batxilergoa) | Durana. Azaroa 2017 – Otsaila 2018