E3 proiektua hasi

E3 proiektua hastera doa! | ¡Comienza el Proyecto E3!

E3 proiektua hastera doa!

Dagoeneko definitu da E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektuaren edizio berri honetan parte hartuko duten eskola eta diziplina ezberdinetako profesional taldea. Leioako Betiko Ikastolan eta Gasteizko Egibide eskolako Jesús Obreroko kanpusean garatuko da proiektua, Bigarren Hezkuntzako ikasleen parte-hartzearekin. Batean, bi eraikinen artean dagoen patio estalia izango dugu aztergai, eta bestean, ikasgela eta korridore ilun eta itxidun egituraketa.

Horretaz gain, prozesuan zehar bidelagun izango ditugun profesionalak ere aukeratu dira jada. Ziur gaude Irantzu Lekue eta Oihana Leunda artisten esku-hartzeak berebiziko interesa piztuko duela, eta Leire Cano coach ludiko eta psikopedagogoak, bestalde, proiektuaren osotasunean lan egingo du, hezkuntza-komunitaetaren parte-hartzearekin, aztergai ditugun eskola-espazioak ingurune hezitzaile bihur ditzagun.

E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektuan parte-hartzeko interesa agertu eta izen-eman duzuen ikastetxe eta aditu guztioi, eskerrik asko!

 

¡Comienza el proyecto E3!

Ya está definida la red de escuelas y profesionales de diversas disciplinas que participarán en esta nueva edición del Proyecto E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua. El proyecto se llevará cabo en Betiko Ikastola de Leioa y el Campus Jesús Obrero del Centro Egibide en Vitoria-Gasteiz con la participación del alumnado de Educación Secundaria. En el primero, el espacio a estudiar será el patio cubierto entre dos de sus edificios y, en el segundo, la estructuración rígida de aulas y pasillos oscuros.

Al mismo tiempo, ya se ha realizado la elección de los profesionales que nos acompañarán en el proceso. Estamos seguros de que la intervención de las artistas Irantzu Lekue y Oihana Leunda suscitará gran interés y, por otro lado, la psicopedagoga y coach lúdico Leire Cano participará de forma transversal durante todo el proceso para que podamos convertir los espacios escolares a estudiar en entornos educativos.

A todos los centros educativos y a todas las personas que han mostrado su interés y se han inscrito para participar en esta edición de E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua, eskerrik asko.