Hezkuntza-espazioak berrikuntza-pedagogikoaren eta teknologia berrien eskakizun garaikideetara egokitu daitezen, ikuspegi arkitektonikoa eta pedagogikoa lotzen dituzten diseinu-estrategiak garatzen dira.



Hezkuntza-espazioak berrikuntza-pedagogikoaren eta teknologia berrien eskakizun garaikideetara egokitzeko beharra bertan da. Aldi berean, ezaugarri espazialak hezkuntza-metodologia berriak indartzeko eta laguntzeko faktore gisa lantzeko bideari ekin zaio jada. Inguratzen gaituzten espazioen morfologia, argitasuna, koloreak zein materialak eragin zuzena dute pertsonen sentitzeko eta erlazionatzeko moduan eta, ondorioz, eraikitako ingurunea behar pedagogiko berrietara moldatu beharko da.

Nondik ikasle, irakasle zein guraso; erabiltzaileen beharrei entzunaz aritzen den lan-taldea da. Ondorioz, eraikinen erabiltzaileak espazioak eguneroko bizitzan duen garrantziaz ohartaraztea bilatzen du, eraikitako ondarearekiko ezagutza eta interesa piztuz. Helburu horrekin, prozesu parte-hartzaile eta behaketatan oinarritutako aholkularitza arkitektonikoa eta arkitektura- eta hirigintza-ikastaroak antolatzen dira.

Nondik, beraz, pedagogia, aholkularitza eta diseinua bezala definitu daitezken hiru oinarrik eusten dute, eta hiru zerbitzuren bitartez garatzen da:


la vida es sueño

PEDAGOGIA arkitektura ikastaroak

Sormena eta esperimentazioa landuz, haur eta gazteentzako arkitektura eta hirigintza tailerrak.

+ info



asesoramiento

AHOLKULARITZA behaketa eta prozesu parte-hartzaileak

Behaketan eta prozesu parte-hartzaileetan oinarrituta, eraikitako hezkuntza-espazioen antolaketa eta hobekuntzarako aholkularitza arkitektonikoa.

+ info


proyecto + proceso

DISEINUA proiektu arkitektonikoa

Ikuspegi pedagogikoa eta arkitektonikoa lotuz, hezkuntza-eraikinetarako birmoldatze, eraberritze zein proiektu berrien diseinu integrala.

+ info




nondik