Nondik azken emaitzaren aurreiritzi eta irudi oro baztertuz, sortze-prozesuan oinarritzen den lan-metodologia da. Egin beharreko galderak zeintzuk diren argituz, sormenean eta esperimentazioan oinarrituta ekiten zaio hobekuntzarako bideari. Erabiltzaileak dira proiektu ororen funtsa, eta erantzun anitzak bilatu nahian, jakintza-alor ezberdinetako adituen elkarlana sustatuz sortzen dira prozesu bakoitzerako lan-taldeak.
Nondik galdera globaletan oinarritzen da tokian tokiko erantzunak aurkitzeko. Nondik galdetzen denean, “zein lekutatik” edo “zein bidetatik” esan nahi da: etorkizunera begira aurrerapausu bat eman ahal izateko, bide ibiliek utzitako arrastoaren garrantzia aintzakotzat hartzea.
Hezkuntza-espazioak berrikuntza-pedagogikoaren eta teknologia berrien eskakizun garaikideetara egokitu daitezen, ikuspegi arkitektonikoa eta pedagogikoa lotzen dituzten diseinu-estrategiak garatzen dira.
Hezkuntza-espazioak berrikuntza-pedagogikoaren eta teknologia berrien eskakizun garaikideetara egokitzeko beharra bertan da. Aldi berean, ezaugarri espazialak hezkuntza-metodologia berriak indartzeko eta laguntzeko faktore gisa lantzeko bideari ekin zaio jada. Inguratzen gaituzten espazioen morfologia, argitasuna, koloreak zein materialak eragin zuzena dute pertsonen sentitzeko eta erlazionatzeko moduan eta, ondorioz, eraikitako ingurunea behar pedagogiko berrietara moldatu beharko da.
Nondik ikasle, irakasle zein guraso; erabiltzaileen beharrei entzunaz aritzen den lan-taldea da. Ondorioz, eraikinen erabiltzaileak espazioak eguneroko bizitzan duen garrantziaz ohartaraztea bilatzen du, eraikitako ondarearekiko ezagutza eta interesa piztuz. Helburu horrekin, prozesu parte-hartzaile eta behaketatan oinarritutako aholkularitza arkitektonikoa eta arkitektura- eta hirigintza-ikastaroak antolatzen dira.
Nondik, beraz, pedagogia, aholkularitza eta diseinua bezala definitu daitezken hiru oinarrik eusten dute, eta hiru zerbitzuren bitartez garatzen da:
PEDAGOGIA
arkitektura ikastaroak
AHOLKULARITZA
behaketa eta prozesu parte-hartzaileak
DISEINUA
proiektu arkitektonikoa
Sormena eta esperimentazioa landuz, haur eta gazteentzako arkitektura eta hirigintza tailerrak
Behaketan eta prozesu parte-hartzaileetan oinarrituta, eraikitako hezkuntza-espazioen antolaketa eta hobekuntzarako aholkularitza arkitektonikoa
Ikuspegi pedagogikoa eta arkitektonikoa lotuz, hezkuntza-eraikinetarako birmoldatze, eraberritze zein proiektu berrien diseinu integrala
NONDIK Ahinitze Errasti Etxeberria-k (CV) (arkitektoa, unibertsitate-irakaslea eta pedagogian doktoregaia) eta Alejandro González Pérez-ek (CV) (arkitektoa eta hezkuntza- eta kultura- eraikinetan espezializatua) zuzendutako estudio da.
NONDIK enpresaren sortzaileen ibilbide profesionala Herbeheretan garatu da nagusiki, arkitektura estudio txikietatik hasi eta nazioarteko enpresa esanguratsuetara bitartean. Aurretiko etapan, beste proiektu batzuen artean, kultura eta hezkuntzarekin loturikoak nabarmendu daitezke: Moskuko liburutegi sarearen berriztapena (Svesmi), Bigarren Hezkuntzako Kanpusa Urfa hirian (IND), PLANTA Sorkuntza eta Berrikuntzarako Diziplinarteko espazioak, Geologia eta Ingurgiro Ikerketa Zentroa Tübingengo Unibertsitatean, Ikasketa Zentroa Tilburgo Unibertsitatean (KAAN Arhitecten).
NONDIK taldea
Ahinitze Errasti
Alejandro González
Amaia Sánchez
Alazne García
NONDIK-ekin elkarlanean jardun dute
Amaia Etxabe, Leire Aranburu, Mikel Manzanos, Amaia Santamaría, Maider García, Oihana Leunda, Leyre Cano, Irantzu Lekue, Íñigo Albisua, Adrián Cuadros.
Liburuak
–Arkitektura Batxilergoan. Konfiantzaren Pedagogía
Egileak: NONDIK S.C. (Ahinitze Errasti, Alejandro González)
ISBN: 978-84-09-01958-8
Argitaletxea: Arizmendi Ikastola
Artikuluak
-Bitarteko begiradak, arkitektura eta pedagogiaren arteanDiziplinarteko elkarlanerako bidean, bi geldiune
Egileak:Ahinitze Errasti Etxeberria
Kokalekua: Aldiri: arkitektura eta abar
ISSN 1889-7185, Nº. 37, 2019, or. 17-20
Nondik-i buruz idatzi da
–Noticias de Gipuzkoa (proiektua: Izen Almen)
-Bilbao Aldizkaria
-TuLANKIDE
-Alea (proiektua: Haurren Auzoa)
-Alea (proiektua: Odón de Apraiz)
-Alea (proiektua: Gasteizko Kafe Antzokia eta Oihaneder Euskararen Etxea)
-Goiena (proiektua: Izen Gaztelupe)
-Diario Vasco (proiektua: Izen Almen)
-Mondraberri (proiektua: Izen Almen)
-Cadena ser (proiektuak: Gasteizko Kafe Antzokia eta Oihaneder Euskararen Etxea)