Alejandro González Pérez

nondik estudioaren bazkide-sortzailea eta arkitektura proiektuen zuzendaria da. Atzerrian izandako ibilbide profesionalari esker, kultura- eta hezkuntza-espazioen diseinuan espezializatzen da, ikuspegi integrala bermatuz.

Universitat Politécnica de Catalunyan burutu zituen Arkitektura ikasteak, eta 2011ean aurkeztu zuen Karreara Amaierako Proiektua. Ikasten ari zela, AMBBartzelonako arkitektura enpresa publikoan lan egiteko aukera izan zuen. Arkitektura proiektuetako departamentuan irakasle laguntzaile gisa ere aritu zen karrera amaierako proiektua garatu bitartean.

2012an Herbeeretako Rotterdam hirira eraman zuen Argo bekak, eta lau urte igaro zituen bertan. Lehenengo bi urteetan, IND Internation Design enpresan lan egin zuen proiektu anitzen arkitekto nagusi gisa. 

Horien artean, Turkiako Urfa hiriko Bigarren Hezkuntzarako ikastetxe-kanpusa, Estambulgo Telekomunikazio dorrea edota Mies Van der Rohe sarirako izendatua izan zen Goztepe etxebizitza-eraikina Turkiako hiriburuan. Bestalde, Rotterdam hiriko udal-liburutegiaren itxura-berritzeko proiektuan ere parte-hartu zuen.

2014ean ordea, KAAN Architecten estudio ezagunak Planta proiekturako kontratatu zuen. LLeidan kokaturiko arte museo-fundazioa Veneziako Bienalean eta Construmaten aurkeztu zen, eta hainbat argitalpen izan ditu. Bestalde, Tilburgo Unibertsitaterako ikasgelategiaren lehiaketa ere zuzendu zuen, eta lehenengo saria eskuratu ondoren, eraikitze prozesuan dago.

nondik Arkitektura eta Hezkuntza-Ikerkuntza estudioaren zuzendearitzarekin batera, egun, arkitektura eta hirigintza gizartera helarazteko dibulgazio proiektu ezberdinetan dihardu.