Almen 50 urte

Almen 50 urte ekitaldirako sarreraren itxura-aldaketa

2016ko ekainaren 4ean, Arizmendi Ikastolako Almen guneak 50.urteaurrena ospatu zuen. Egun bereziaren aitzakiarekin, oso denbora gutxian eta aurrekontu minimoarekin, ikastolaren sarrerari itxura-aldaketa bat eman nahi izan zitzaion.

Sarrera grisa eta iluna bezala definitzen zirelarik, aldaketa txiki batzuekin eragin handia izango zuten hainbat proposamen landu genituen. Aukeratutako proposamenean, ate ezberdinen sarrera indartzen zuten koloretako marren bidez inguruari zentzu berri bat eman zitzaion, eta sapaia, aldiz, urre koloreko 500 globorekin estali zen ospakizunaren egunean.

Sorpresa eta jolasa nahastuz, aurrera beharrean gora begiratuz sartu ziren ikasle, irakasle eta gurasoak. Poliki-poliki, urre koloreko globoak sapaitik jaisten joan ziren. Haur eta ez hain haurren eskuetan, ikastolako txoko guztietara hurbildu ziren ekintza ezberdinetan parte hartuz, eta azkenean, gorantz ihes egin zuten. Beste 50 izan daitezen!

 

Almen 50 urte
Eskoriatza | 2016ko ekaina
Taldea
bezeroa: Arizmendi Ikastola Almen Gunea
taldeko arduraduna: Ahinitze Errasti
prozesuko lantaldea: nondik