arkitektura eta hirigintza tailerrak

organigrama talleres

Haur eta gazteentzako arkitektura- eta hirigintza -tailerrak

Gure herri eta hirien etorkizunari begira, herritar parte-hartzaileak behar ditugu, eta ondorioz, ezinbestekoa da eraikitako ingurune fisikoarekiko ezagutza eta ikuspuntu kritikoa lantzeko, arkitektura eta hirigintza hezkuntzaren parte bilakatzea.

Inguratzen gaituzten espazio eta eraikinen balio arkitektoniko eta urbanistikoak ezagutzeko eta zabaltzeko helburuarekin, haur eta gazteei zuzendutako arkitektura- eta hirigintza- ikastaroak antolatzen ditugu. Esperimentazioan oinarrituta, sormena, abstrakzioa, orientazioa eta adierazpen artistikoa etengabe lantzen dira gai ezberdinak jorratzen dituzten tailer espezifikoen bidez. Matematiketatik hasi eta giza-zientziatara, euskaraz zein ingelesez alor ezberdinak lantzen dira elkarlanean eta jolas-giroan.

Hiru eskaintza mota ditugu:

Ikastaro eta tailer guztiak, hezkuntzan formakuntza duten arkitektoek diseinatu dituzte, eta hasieratik amaierarako prozesua gidatzen dute. Ingelesa lantzeko tailer espezifikoak ere eskaintzen dira adin-tarte guztietan, baina edozein ikastaro euskaraz, gazteleraz eta ingelesez gauzatzeko aukera dago.

 

tailerrak:

torrebaso

gu arkitektoak

nondik

dream city

nondik

triangeluekin, salto!

magia de objetos

objetuen magia

tales eta pitagorasen itzalpean

tales eta pitagorasen itzalpean

nondik

hodeiak ukitzerrain

nondik

the house of my family

recorrido escolar

ikastola ibilbidea

txokolatezko etxea

txokolatezko etxea

munduko etxeak

munduko etxeak

fairytales come truth

fairytales come truth 1

gure herriko txokoak

gure herriko txokoak

iT015_nondik

eraiki-play!

bizitza-amets

bizitza-amets

gure ikastolako espazioak

gure ikastolako espazioak

iT017_nondik

haurren hiria

my favourite stadium

my favourite stadium

iT021_nondik

ni, zure lekuan

city and people

city & people

zenbat forma izan ditzake m2 batek

zenbat forma izan ditzake m2 batek?

larrialdi - arkitektura

larrialdi – arkitektura

matemáticas divertidas

ipuin espazioak

skyscrapers

skyscraper

fairytales come truth 2

fairytales come truth 2

nik galdetu, zuk erantzun

nik galdetu, zuk erantzun

arkitektura emozionala

arkitektura emozionala

hirigintzan

hirigintzan

do it yourself

do it yourself

seventeen playgrounds

playgrounds

arkitektura parametrikoa

arkitektura parametrikoa

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri kontaktuan eta ikastaro ezberdinen katalogoa bidaliko dizugu.
info@nondik-lab.com