info

info

Nondik arkitektura eta hezkuntza biltzen dituen espazioa da. Pertsonen bizi-kaliatea hobetzeko helburuarekin, inguruatzen gaituzten espazioak eraldatzeko estrategiak garatzen ditu, eta hezkuntza-eraikinetan espezializatzen da.

Nondik azken emaitzaren aurreiritzi eta irudi oro baztertuz, sortze-prozesuan oinarritzen den lan-metodologia da. Egin beharreko galderak zeintzuk diren argituz, sormenean eta esperimentazioan oinarrituta ekiten zaio hobekuntzarako bideari. Erabiltzaileak dira proiektu ororen funtsa, eta erantzun anitzak bilatu nahian, jakintza-alor ezberdinetako adituen elkarlana sustatuz sortzen dira prozesu bakoitzerako lan-taldeak. 

Nondik galdera globaletan oinarritzen da tokian tokiko erantzunak aurkitzeko. Nondik galdetzen denean, “zein lekutatik” edo “zein bidetatik” esan nahi da: etorkizunera begira aurrerapausu bat eman ahal izateko, bide ibiliek utzitako arrastoaren garrantzia aintzakotzat hartzea.

ahinitze nondik

Ahinitze Errasti Etxeberria

2011ean bukatu zituen Arkitektura ikasketak Bartzelonako Universitat Politècnica de Catalunyan. Ikasketak lan-praktikekin konbinatu ondoren, ETSAB-eko Proiektu Arkitektonikoen Departamentuan aritu zen irakasle laguntzaile bezala Karrera Amaierako Proiektua garatzen zuen bitartean. Adimen Emozionalaren bitartez, haur-hezkuntzarako espazioak eta adinekoentzako etxebizitzak garatu zituen, eta XII Bienal Española de Arquitectura y Urbanismo saria  eskuratu zuen Muestra PFC alorrean.

2012ko Urtarrilean, Rotterdam hiriko STAR Strategies+Architecture estudioan lan egiteko Argo beka eskuratu zuen. Nazioarteko hainbat lehiaketatan parte hartu ondoren, SVESMI enpresan hasi zen lanean Mosku hiriko liburutegi sistemaren berrikuntza proiektuan. 2014ko Urtarrilean, ordea, KAAN Architecten nazioarteko estudioan hasi zen lanean, eta bi urte eta erdiz, Alemaniako Tübingengo Unibertsitatearentzako Geologia eta Ingurumen Ikerketa Zentro berriaren eraikinaren proiektuan jardun zuen Rotterdameko taldearen arduradun moduan.

Arkitektura eta hezkuntza lotzeko interesak, ostera, IIrakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterra gauzatzera eraman zuen 2015-2016 ikasturtean Valencian International University-n online modalitatean. Aldi berean, arkitektura hezkuntza-formalera gerturatzeko hainbat ikastaro eta kongresu jarraitu ditu.

2016an, Alejandro Gonzalezekin batera, nondik sortzeko bideari ekin zion ilusioz.

alejandro nondik

Alejandro González Pérez

Universitat Politécnica de Catalunyan burutu zituen Arkitektura ikasteak, eta 2011ean aurkeztu zuen Karreara Amaierako Proiektua. Ikasten ari zela, AMB Bartzelonako arkitektura enpresa publikoan lan egiteko aukera izan zuen. Arkitektura proiektuetako departamentuan irakasle laguntzaile gisa ere aritu zen karrera amaierako proiektua garatu bitartean.

2012an Herbeeretako Rotterdam hirira eraman zuen Argo bekak, eta lau urte igaro zituen bertan. Lehenengo bi urteetan, IND Internation Design enpresan lan egin zuen proiektu anitzen arkitekto nagusi gisa. Horien artean, Turkiako Urfa hiriko Bigarren Hezkuntzarako ikastetxe-kanpusa, Estambulgo Telekomunikazio dorrea edota Mies Van der Rohe sarirako izendatua izan zen Goztepe etxebizitza-eraikina Turkiako hiriburuan. Bestalde, Rotterdam hiriko udal-liburutegiaren itxura-berritzeko proiektuan ere parte-hartu zuen.

2014ean ordea, KAAN Architecten estudio ezagunak Planta proiekturako kontratatu zuen. LLeidan kokaturiko arte museo-fundazioa Veneziako Bienalean eta Construmaten aurkeztu zen, eta hainbat argitalpen izan ditu. Bestalde, Tilburgo Unibertsitaterako ikasgelategiaren lehiaketa ere zuzendu zuen, eta lehenengo saria eskuratu ondoren, eraikitze prozesuan dago.

2016an, Ahinitze Errastirekin batera, nondik sortzeko bideari ekin zion ilusioz.