Izen | Almen gunea

Izen | batxilergoko espazio berriak Arizmendi Ikastolako Almen gunean

n023_izenalmen_01

Leintz Bailarako Arizmendi Ikastolak hasitako eraldaketa pedagogikoaren fruitua da Konfiantzaren Pedagogia. Haur hezkuntzatik hasi eta batxilergora, etapa guztietara egokitzen da egitasmo pedagogikoa eta bigarren hezkuntzaren kasuan, IZEN da hartzen duen izena. Ikastolak proiektu pedagogikoari erantzungo dieten espazioak sortzeko apustua egin du beti, eta oraingo honetan, Almen eta Gaztelupe guneetako Batxilergoko eremuak eraldatzea planteatu da.

Proiektua aurrera eramateko ikerketari diziplina anitzeko ikuspuntuak lotuz ekin zitzaion. Alde batetik, arkitekto taldeak (nondik + lks) konfiantzaren pedagogiaren inguruko formazioa jaso zuen Arizmendi Ikastolaren aldetik. Bestetik, saio parte-hartzaile ezberdinak garatu ziren ikasle eta irakasleekin espazioa faktore pedagogiko gisa landu eta ikuspegi anitzak biltzeko helburuarekin. Informazio jasoketan oinarritu zen lehenengo fasea eta gero, proiektua jakintza alor anitzeko lan-taldean garatu zen eta erabiltzaileekin etengabeko komunikazioan.

n023_izenalmen_02

n023_izenalmen_03

n023_izenalmen_04

n023_izenalmen_05

n023_almen-diagram04

Lehen

n023_almen-diagram05

Orain

 

n023_Almen-planta

Batxilergoko ikasleek identitate berezi eta ezberdin bat eskuratu dute IZEN espazio berrien bidez. Helburu nagusia, aukera anitzak eskaintzen zituen eremu zabal bat proposatzea izan zen, inklusiboa dena, eta proiektu pedagogikoaren beharren arabera diseinatuta dagoena. Hala, eraikin guztiaren funtzionamenduaren azterketa bate gin zen, programa, zirkulazioa eta beharraz aztertuz. Guzti honek, plan gidari baten bidez,  ikastolako espazioen planteamendu orokorra aztertzea eskatu zuen eta batxilergoak kokapen ezberdin bat izango zuela erabaki zen.

Batxilergoko espazio berriak, hiru gune bereizten ditu: aisialdirako, informazio transmisiorako eta lanerako zein elkarbizitzarako. Ikasle eta irakasleak ingurune hezitzaile berrietan erlazionatzen dira bakarkako lana, talde txikietan biltzea edota talde handietako ekintzak garatzea ahalbidetzen direlarik. Eremu ireki baina artikulatu berriak, erabiltzaile bakoitzari bere txokoa eskaini nahi dio.  Inguruarekiko zein norberarekiko konfiantza sentituko duen lekua, bertatik abiatuta komunitatearekin elkarbizitzan eta etengabeko ikaskuntza prozesuan.

n023_izenalmen_06

n023_izenalmen_07

n023_izenalmen_08

n023_izenalmen_09

n023_izenalmen_10

 

IZEN | batxilergoko espazio berriak Arizmendi Ikastolako Almen gunean
Eskoriatza | 2017ko urtarrila-iraila | eraiki
taldea
bezeroa: Arizmendi Ikastola
taldea: NONDIK + LKS