Menu
nondik http://nondik-lab.com/wp-content/uploads/2018/11/cropped-LOGO-nondik_20161011.png
close
  • Proiektuak
  • Info
  • Kontaktua
  • ES

MLI/PG

nondik_mlagundia02
nondik_mlagundia03
nondik_mlagundia04
nondik_mlagundia05
nondik_mlagundia07
nondik_mlagundia01

Elkarrekin ibilbideak

NATURBIDEAK
Mariaren Lagundia Ikastolako kanpo espazioak eraldatzeko ideia-proiektua
Bergara (Gipuzkoa), 2017

Bezeroa: Mariaren Lagundia Ikastola
Lan-taldea: Ahinitze Errasti, Alejandro González
Fasea: Ideia-proiektua

Irakasle, guraso eta adin ezberdinetako ikasleak protagonista izan zituen prozesu parte-hartzailean, ikastolako kanpo espazio zabalak hobeto aprobetxatzeko ideia ezberdinak uztartu ziren. Eraikinaren inguruko kanpo espazioak bi eremutan bereizten dira gaur egun. Alde batetik, ekintza asko biltzen dituen asfaltatutako gune laua, eta, bestetik, maldan gora, erabilera gutxiago duelarik, natura besarkatzen duen alde basatia.

Ideia-proiektuak kanpo espazioak errespetuz eraldatzeko jolasa planteatzen du, modu estrategikoan eta etengabe aldatzen joango den oinarri gisa. Egungo ezaugarri espazialek eskaintzen dituzten txoko ezberdinetaz baliatuz, agertoki ezberdinak proposatzen dira, eta horietako bakoitzean, helburu pedagogikoekin bat datozen ekintzak. Aldi berean, natura herrira gerturatu nahian, proposatzen diren agertoki ezberdinak bide berriekin lotzen dira. Erlazio berriak sortuz, eta bidea eginez, naturaren eskola-erabilera indartzeaz gain, ikastolako kanpo espazioak jakintza iturri bihurtzea proposatzen da. Natura aurkituz, ezagutuz, deskribatuz…. Mariaren Lagundia ikastolako kanpo-espazioak eraldatzeko ideia-proiektuak natura bizitzeko jolas berri bat proposatzen du.

Date
5 December, 2016
Clients
Tags
UFK/KL previous project
NJP/PG next project

Add comment

Comments

Cookies Para que este sitio funcione adecuadamente, a veces instalamos en los dispositivos de los usuarios pequeños ficheros de datos, conocidos como cookies. La mayoría de los grandes sitios web también lo hacen.
Aceptar
Leer más