NJP Ikastetxea | Konstelazioak

NJP Ikastetxea | eskola-expazioak hobetzeko ideia bilduma
E3 Proiektua / Ezina Ekinez Egiteko Proiektua

nondik_njp_emaitzak 05

 

Haur Hezkuntzatik hasi eta Bigarren Hezkuntzara, 5 hilabete luzez 340 ikasle baino gehiagorekin bizitako prozesuan oinarrituta, eraldaketa potentzial ezberdinak biltzen dituen ideia-proiektua garatu da. Proposamenak espazioen erabileraren eta eraldaketaren zailtasun mailaren arabera sailkatzeaz gain, ikastetxeko kokapen ezberdinetan identifikatu diren arazoei erantzunaz planteatzen dira. Modu honetan,  oso ideia ezberdinak ageri dira: eraikinaren teilatua konpontzea baratza eta aisialdirako gune berriak txertatuz, Haur Hezkuntzako espazioen konfigurazio berria ekintza ezberdinen aldiberekotasuna bermatzeko edo lasaigunea eta sormen laborategi digitala bezalako funtzio berrien integrazioa ikasgelekin lotuta.

Niño Jesús de Praga Ikastetxeak eraldaketa ugari bizi izan ditu bere historian zehar. Horietan azkena, metodolgia garaikideen integrazioaren bidez jarri da martxan, eta egungo espazioak behar pedagogiko berrietara egokitzeko bideari ekin diote. Espazioen zein metodologien eraldaketa prozesuaren baitan, E3 Ezina Ekinez Egiteko proiektua garatu du ikastetxeak.

nondik_njp_emaitzak 04

NJP Ikastetxea | konstelazioak
Donostia | 2016ko azaroa- 2017ko martxoa | E3 proiektua 1.fasea
Taldea
bezeroa: NJP Ikastetxea
taldeko arduraduna: Ahinitze Errasti
prozesuko lantaldea: nondik + ikasle eta irakasle guztiak