objektuen magia

 

Joxe marraskiloak soinean darama etxea, baina triste dago. Ezin ditu lagunak bere etxera gonbidatu, eta laguntza behar du.

Elkarlanean eta objektu abstraktuak manipulatuz, gordeleku ederra eraikitzeari ekin genion! Azpian, alboan eta gainean, tolestuz, apurtuz eta margotuz irudimenak apainduriko gaztelua eraiki genuen guztion artean: kokodriloentzako erreka, zaldientzako plaza eta omenaldi dorre eta guzti!

Joxe marraskiloari eraikitako gazteluaren planoa ere irudikatu genuen. Basoa falta omen zen gazteluaren alboan, eta badaezpada planoan ondo irudikatuta utzi genuen! Etorkizunean landatu ditzatela zuhaitzak gaztelua eraikitzen hasi aurretik.

Objektuen magia | Aretxabaleta | 2016 | pribatua