soMos

soMos | RESSIDO eraikina

nondik-somos-ressido01

Eraikinak hiru erabilera biltzen ditu. Alde batetik, Assido, Down sindromedun pertsonen elkartearen egoitza eta etxebezitzak, eta, bestetik, Cepap (Centro de Promoción de Autonomía Personal) erakundearen zerbitzuak. Bolumen konpaktu eta errektangular baten bidez lotzen dira erabilera-programaren ezaugarriak eta hiri-ingurunearekiko erlazioa.  Eraikina hiru altueratan banatzen da, eta eremuaren mutur batean kokatzen delarik, bolumenaren bidez indartzen du izkina bera. Aldi berean, lursailaren mendebaldea libre uzten du, eta egungo oinezkoentzako kalearik lotuz, espazio publiko ireki bat sortzen du. Hirigune berri hau trafikoarekiko babestuta geratzen da, eta, ondorioz, pertsonen arteko elkarbizitza indartzeko gaitasuna du eraikinarekin erlazioan, kanpo espazioak barne bizitzarekin lotuko dituelarik.

Eraikinaren sarrera, bolumenaren aurrean eratzen den plaza berriaren bitartez gauzatzen da. Modu berean, sarrera naturaz ornitutako barne patiora egiten da, eta bertatik lotzen dira ASSIDO elkartearen gune ezberdinak: publikoa, kafetegia eta jatetxea; administratiboa, bilera gelak, familiei zuzendutako harreta, asialdi, boluntariotza eta kirol zerbitzuak, etxebizitza eta laguntza lan zerbitzuak; eta gune publikoa, areto nagusia. Bertan biziko diren pertsonen sarrera, eraikinaren hegoaldean kokatzen da, bi sarrerak ongi bereiziz. Sarrera pribatuago hau ere patio baten bidez gauzatzen da, eta bertatik jangela pribatua ikusten da, argi naturala sartzea ahalbidetzen duelarik.

n016_mini

n016_PLANTAS

Beheko solairuan, Assido elkartearen espazioak eta egoitzaren zati bat daude: biler gelak, administrazioa, etab. Lehenengo solairuan, berriz, Cepap erakundearen bulegoak aurki daitezke kanpo fatxadara begira eta eraikinaren bihotzean, Assido elkartearen Artearen Etxea. Bigarren solairuari dagokionez, gainontzeko programa kokatzen da bertan, eta baita etxebizitzak ere. Azkenik, biltegiak, aparkalekua eta igerileku terapeutikoa -1 solairuan kokatzen dira.

Eraikinaren fatxadak erritmo erregular bat adierazten du, modulazioa leihoen eta panel arinen bitartez jarraitzen da. Elementu ezberdinen bidez, ordea, fatxadaren erregulartasuna apurtzen da terraza eta zabalgune gardenak tartekatuz.

Barne zirkulazioa aztertzen bada, ibilbide zirkularra jarraitzen duela esan daiteke, baina geometria aldatzen doan heinean, espazio ezberdiank sortzen dira. Zirkulazio bertikalari dagokionez, bi nukleo nagusi daude eta eraikinaren bi muturretan kokatzen dira. Garrantzi berezia dute eraikinean zehar emango diren mugimenduek, eta, Assidoko, Cepapeko eta etxebizitzetako erabiltzaile guztien zirkulazioa bereizia, baina bateragarria eta elkarri lotua izateko diseinatu da. Gainera, edozein ibilbide jarraitzen dela, argiztapen naturala aurkituko dugu, eta hau, fatxadako zabalguneen bidez edota patioekiko loturarekin bermatzen da.

Eraikinaren espazio oro, eremu inklusibo bezala diseinatu da, pertsonen anistazuna, eta bizitzeko eta erlazionatzeko modu ezberdinak ahalbidetuz.

nondik-somos-ressido03b

Somos
Murtzia | 2016ko azaroa | ekipamendua, bulegoak eta etxebizitzak
lehiaketa publikoa | azalera:  3.800 m2
Lan-taldea
bezeroa: Assido elkartea
Lan-taldearen arduraduna: Alejandro González