Torrebaso eraikiz

torrebaso eraikiz 18

Ekainaren 8tik 16ra bitartean, Torrebasoko jolas-gunea eta kiroldegi azpiko eremua hobetzeko diseinu- eta eraikuntza-proiektuan aritu ziren Arizmendi Ikastolako Almen guneko DBH 4.mailako 26 ikasle.

Materialen berrerabileran eta birziklapenean oinarritutako tailerrak bi fase nagusi izan zituen: lehenengo astean ezagutza eta disenu fasean aritu ginen, eta bigarrenean, berriz, gauzatze faseari ekin genion. 

Proiektua behaketa eta neurketa lanekin hasi genuen, eta Torrebasoko gunea ikuspegi ezberdinetatik aztertu zuten ikasleek: materialaren egoera, koloreak, erabilera ezberdinak, etab. Almeneko txikiek atsedenaldian nola jolasten zuten ere gertutik behatzeko aukera izan genuen, beraien interesen inguruko galdeketa bat eginez. Jasotako informazio guztia, ordea, grafikoki adierazi behar izan zuten ikasleek eta aurkezpen txiki batekin parte-hartzaile guztiei atera zituzten ondorioak azaldu. Horretarako, erabilerak, zaratak zein itzalak grafikoki adierazteko hainbat teknika ezagutu genituen.

Egungo egoera aztertu ondoren, diseinu-fasean aritu ginen bi egunetan. Talde txikietan banatuta, ikasleek Torrebasoko eta kiroldegi azpiko guneak hobetzeko hainbat idea interesgarri proposatu zituzten “braistorming” gisa antolatutako saioetan.

Azkenean, guztion artean adostutako zazpi ideia aukeratu, eta materiala, koloreak, egitura eta loturak zehaztuz, proposamenen garapena egin behar izan zuten. Ideia ezberdinak azaldu ahal izateko, kurtsoan zehar ikasitakoa praktikan jarriz, 3Dtako irudikapen digitalaz, collage-a bezalako teknikez edota irudikapen teknikoaz baliatu ziren ikasleak.

Bobina industrialak, gurpilak eta zakarrontzi zaharrak bezalako materialen berrerabileran oinarrituta eta egungo zabuen egiturak aprobetxatuz, proposamen ezberdin ugari bildu genituen: gurpilekin egindako eskalatzeko egitura, lurreko jolasak, mahai eta eserlekuak, zuhaitzen artean kokatutako hamaka edota gurpilez egindako mendiska esaterako.

Azken astean kanpora atera ginen, margotu, lotu, zintzilikatu…Irudikatutako guztia errealitate bihurtzeari ekin genion, eta emaitza polita lortu zuten ikasleek! 4 egunez gogor lan egin ondoren, txikienei egindakoa aurkezteko aukera ere izan zuten. Jolas-gune berria nola erabili behar zuten azaldu zieten lehenengo, eta azkenik jolas berriak probatzeari ekin zioten, nagusienen irribarreetan txikienen poztasuna nabaritzen zelarik. 

Eskerrik asko 8 egunez ezagutzen, galdetzen, sortzen, irudikatzen, eraikitzen eta konpartitzen aritu zineten 26 ikasleei!

 

torrebaso eraikiz 10

torrebaso eraikiz 17

Argitalpenak:
goiena.eus
guraso.eus
Torrebaso eraikiz
Eskoriatza | 2016ko ekaina
Taldea
bezeroa: Arizmendi ikastola almen gunea
taldeko arduraduna: Ahinitze Errasti
prozesuko lantaldea: nondik + DBHko ikasleak