Sin categoría

Eskola Hiri gisa ikastaro-tailerra | Curso-taller La Escuela como Ciudad

Egungo behar pedagogikoei erantzungo dieten inguruneak irudikatu ahal izateko, ezinbestekoa da hezkuntza-komunitatea osatzen duten erabiltzaile guztien egunerokotasuna ulertzea. Irakasleen iritziak, beraz, berebiziko garrantzia du diseinu prozesuan, eta beraiekin hasi genuen Donostiako NJP Ikastetxean martxan dagoen E3 Proiektuaren bigarren atala. (2017ko Urtarrila-Otsaila bitartean garatuko duguna).

Para poder imaginar y definir aquellos espacios que se ajustan a las actuales necesidades pedagógicas, es imprescindible entender el día a día de todos los usuarios que forman la comunidad educativa. Por tanto, la opinión del profesorado tiene especial importancia en el proceso de diseño. La semana pasada iniciamos así el segundo bloque del Proyecto E3 que se está llevando a cabo en el Colegio NJP de Donostia.

nondik ikastaroa curso taller arquitectura pedagogia

Herman Hertzberger eta Hans Scharoun arkitekto handien planteamenduan oinarrituta, eskola hiri gisa bizi ahal izateko espazioak aztertu genituen, eta ondoren, dinamika parte-hartzaile ezberdinen bitartez, irakasleek zirkulazio espazioekiko duten ikuspuntua ezagutzeko aukera bikaina izan genuen.  Ondorio interesgarriak ere atera zituzten parte hartzaileek: “hormak soberan daude, ikasgelak txiki geratzen hasi dira eta korridoreak ez dute funtzio pedagogikorik…”.

Datozen hilabeteetan ikasleen txanda izango da. LH 3.mailatik hasi eta 6.mailara, ikasle guztiak izango dira diseinu prozesuaren protagonista. Bitartean arkitektook, ikasgelatik hasi eta patiora, ikastetxeko espazioen erabilera ulertu eta bizitzeko aukera izango dugu.

Basándonos en el planteamiento de los arquitectos Herman Hertzbergerg y Hans Scharoun, empezamos analizando los espacios de la escuela para poder vivirla como ciudad y, después, tuvimos la oportunidad de conocer mejor el punto de vista del profesorado acerca de los espacios de circulación del centro escolar. Las conclusiones más interesantes llegaron solas por parte de los participantes: “nos sobran las paredes, las clases se están quedando pequeñas y los pasillos no tienen función pedagógica alguna…”

Los próximos meses les tocará a los alumnos. Todos los alumnos de 3º, 4º, 5º y 6º de Primaria serán los protagonistas del proceso de diseño. Mientras tanto, los arquitectos tendremos la oportunidad de vivir y conocer el uso de los espacios escolares desde las aulas al patio.

 

E3 Proiektua | LH 3-4-5. eta 6.maila | Donostia, Urtarrila 2017